Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Habana

Kubako ipar-mendebaldeko probintzia. 8.446 km2 (horietatik 3.061 Pinos edo Juvendud uhartekoak); 2.346.160 biztanle (Kuba osoko biztanleriaren herena). Azukrea eta tabakoa dira probintziako industriaren oinarriak. Beste zenbait alor nagusi: oihalgintza, abeltzaintza, fruitu tropikalak, etab. Habanak eta bere inguruko auzoek dute biztanleriaren parterik handiena, eta bertatik abiatzen dira errepide eta burdinbide sareak Kubako errepublikako toki guztietara. Hiru aireportu ditu.