Haba, Alois
Musikagile txekiarra (Vizovice, 1893 - Praga, 1973). Tonu laurdenak, seirenak eta hamabirenak biltzen dituen notazio sistema berri bat asmatu zuen, tresna berezietarako idatzitako obretan erabili zuena. Ama (1931) da idatzi zituen hiru operen artean ezagunena. Beste zenbait obra: kuartetoak, pianorako musika, obra korala, lieder-ak. Bere herrialdeko belaunaldi berrietan idazki teorikoengatik izan zuen eragina, idatzi zuen musikagatik baino areago. Horien artean: Tonu laurdenetako musikaren teoria (1922).