Habash, George
Palestinar buruzagia (Lydda, 1925 – Amman, 2008). Kristau ortodoxo grekoa, gaztetan mugimendu arabiarretako militantea izan zen. Israelen aurkako borrokan ekintza zuzenen alde jokatu zuen. 1967an FPLP (Palestinaren Askatasunerako Herri Frontea) talde armatua sortu zuen eta Palestinako borroka armatuaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Erakunde horretako idazkari nagusia izan zen 1970etik aurrera, eta PAEren (Palestinaren Askatasunerako Erakundea) politika moderatua arbuiatu zuen. Ez zetorren bat Jasser Arafatek Israelekin hitzartutako itunekin. Hainbat atentatu sonatu agindu eta eratu izana egozten diote israeldarrek.