Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gurutzatze

Gurutzatu aditzaren aditz izena. v Biol. Espezie bereko izakien gameto arren eta emeen elkartzea; alogamia ere esaten zaio. Gurutzatzea organo arrak eta emeak bereizita dituzten landareen (dikogamoak) eta animalien motekin egin daiteke. Bi izaki berezien sexu zelulak elkartzeko zenbait modu dago; landare garatuetan, adibidez, polinizatzea egiten da, polen garaua lore ar batetik lore eme batera eramanez (haizeak eraman dezake edo erleek eta antzeko animaliek). Uretan bizi diren animalia gehienen ernalketa gorputzetik kanpo gertatzen da (sexu zelulak uretan elkartzen dira), lur gainekoetan, berriz, esperma emearen gorputzean sartuz egiten da. v Gurutzatze ratioa. Geom. Proiekziozko geometrian, proiekzioak adierazteko ezinbesteko garrantzia duen ratioa. Lerro baten proiekzioa beste lerro batean egiten denean, erdiko puntu batetik, lehenengo lerroko luzeren ratio bikoiztua (AC/AD)/(BC/BD) beste lerroko ratio bera da.