gurutzedun
iz. eta izond. Gurutzea duena. v Bot. Cruciferae familiako landareei, loreak gurutze itxuran baitituzte, ematen zaien izena. Readal ordenako dikotiledoneoen familiako landareei esaten zaie; belar landareak, urterokoak edo bizikorrak, hosto txandakakoak eta estipula gabeak dira. Lore txikiak izaten dituzte gehienetan, ugariak, mordoetan, eta 4 sepalo eta 4 petalo gurutzean jarrita. 6 lorezil dituzte eta obulutegia bi karpelo elkartuz osaturikoa. Familia honek 2000 landare mota baino gehiago ditu, 300 generotan sailkatuta. Landare hauen artean badira gizonaren elikaduran oso garrantzitsuak direnak: aza, arbia, berroa, mustarda, etab.