Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gurutze

iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharkako ohol batez osatutako urkabea, gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena. || Jesu Kristo hil zen urkabea. ◊ Irud. Kristauak pairatu behar dituen neke eta nahigabeak. || Jesu Kristo hil zen gurutzea edo besteren bat irudikatzen duen oroitarri edo apaingarria. || Bi marra gurutzatuz eginiko zeinua. v Gurutze bidea. Jesu Kristoren nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo laukiz seinalatutako bidea edo ibilbidea || Irud. Kristauak pairatu behar dituen neke eta nahigabeak. Ezkontzako gurutze astuna eramateko. v Gurutze motak. Oinarrizko lau gurutze mota izan dira historian zehar: crux cuadrata edo gurutze grekoa, tamaina bereko lau beso dituena; crux immisa edo latin gurutzea, oinarrizko besoa beste hirurak baino luzeagoa duena; crux commisa, “tau” greziar letraren itxurakoa, San Antonio gurutze izenaz ere ezaguna; eta crux decussata, erromatarren decussata edo 10 zenbakiaren irudia dena. Eliza, hilerri, prozesio eta leku askotan ikus daitezkeen gurutzeak, lau mota ezberdin hauek izan dituzten aldakuntzen ondorioz sorturikoak dira.