Gulliver, Lemuel
Lit. Jonathan Swift idazlearen Gulliver’s Travels (1726, Gulliver-en bidaiak, Iñaki Mendigurenek euskaratua) eleberri satirikoaren pertsonaia nagusia. Kontakizunari, hasieran, umorea bazerion ere, azken atal bietan sentipen gozo-garratzak gailentzen zaizkio. Lau ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzean bidaia bat kontatzen da. Liburua ezagunagoa da haur literaturarako egin diren moldapenetan jatorrizko moldean baino.