Gullichsen, Kristian
Finlandiar arkitektoa (Helsinki, 1932). Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean egin zituen ikasketak 1951-1960 urteetan. Alvar Aalto, Toivo Korhonen eta Heikki Sirenen estudioetan laguntzen aritu zen 1952tik 1961era. Gero bere lehenengo estudioa zabaldu zuen, eta besteak beste, J. Pallasmaa izan zuen lankide, 1973 arte. 1965etik 1967ra Finlandiako Arkitektura Museoko zaindari izan zen, eta Teknologia Unibertsitateko irakasle 1961-1969 bitartean. 1973tik aurrera Erkki Kairamo eta Timo Vormala arkitektoekin batera lan egin zuen. 1978an Finlandiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi zuen, eta 1988an Arteetan katedraduna izendatu zuten. 1989an Hiri Ingurunea saria irabazi zuen, eta 1990ean Hormigoizko Eraikuntza Onenaren Saria. Lan nagusiak: banketxe bat Lappeenrantan (1983-1988), T. Vormala eta E. Kilpiörekin batera; Zentro Zibiko bat Pieksämäkin (1983-1989), T. Vormala, E. Kipliö, M. Linko eta A. Jylhärekin batera; Stockmann saltegi handien zabaltze lana, Helsinkin (1984-1989), E. Kairamo, T. Vormala, J. Sutela, M. Muoniovaara eta J. Linkoren batera.
- gulden
- Gulfstream ur-lasterra
- Gulia
- Gulibar
- Gulina
- Gullichsen, Kristian
- Gulliver, Lemuel
- Gullón, Ricardo
- Gumutzio
- gun
- Gundisalvo, Domingo