Gundulic, Ivan
Dalmaziar olerkaria (Ragusa, 1589 - Ragusa, 1638). Katoliko sutsua zen. Ragusako literatura barrokoa landu zuen. Bere obrarik ezagunena hogei kantu dituen Osman poema epikoa da, eslaviarrek inperio otomandarren kontra lortu zuten lehen garaipena kantatzen duena (1621). Gizakiaren ahuleziaz ere idatzi zuen poema bat: Seme galduaren malkoak (1622) eta pastoral bat: Dubravka (1628), Dubrovnik-en (Ragusa) ohoretan.
- Gulliver, Lemuel
- Gullón, Ricardo
- Gumutzio
- gun
- Gundisalvo, Domingo
- Gundulic, Ivan
- gune
- guntz
- gupera
- gupida
- gupidagabe