Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gulibar

Nafarroako erdialdeko ibarra, 1934. urteaz geroztik Itza zendearekin bat egin zuena. Mugak: iparraldean Imotz, ekialdean Imotz eta Txulapain, hegoaldean Itza eta mendebalean Arakil. Herrigune hauek osatua zen Gulibarreko udalerria: Aginaga, Zia, Gulia, Ixurieta, Larunbe, Sarasate, Trinidade eta Viejas. Hizkuntza gaztelania eta euskara; euskara, goi-nafarrera (70 urtetik gorakoak baizik ez dira euskaraz mintzatzen). Aipagarri dira Ixurietako ermita eta San Pedro eliza.