Gebarakoa, Frai Antonio
Arabar idazlea, frantziskotarra (Treceño, 1480 inguruan - Mondoñedo, 1548). Karlos V.aren aitorlea, eta Guadix-eko (1528) eta Mondoñedoko (1539) apezpiku izan zen. Printze idealaren irudia eman zuen El libro llamado Relox de Príncipes, en el cual va encorporado el muy famoso libro del emperador Marco Aurelio (1529) obran. Era berean Menosprecio de corte y alabanza del aldea idatzi zuen, bere garaiko bizitzako datuak ematen dituena. Epístolas familiares liburuan bere garaiko edo antzinako pertsonei idazten die.