Guevara Saleta, Emilio
Arabar politikaria, EAJkoa (Gasteiz, 1941). Arabako Ahaldun Nagusi izandakoa. EAJren barruan oso kritiko agertu zen 2000. urtean alderdi honek ezker abertzalearekin harremana zuela-eta. Besteak beste, EAJk burujabetzaren eskaria baztertu beharko zukeela adierazi zuen, eta adierazpen horien ondorioz, hainbat alderdikidek zigor-espedientea eskatu zuten bere kontra, alderdiarekiko leialtasun eza salatuz. José Ángel Cuerda Gasteizko alkate ohiarekin batera, ¡Basta Ya! plataformarekin bat egin zuen 2001. urtearen hasieran.