Guarneri, Mozart Camargo
Brasildar musikagilea (Tietê, Sao Paulo, 1907 - Sao Paulo, 1933). Mario Andraderen eragin intelektual eta estetikoaren pean osatu zuen bere prestakuntza musikala. Heitor Villa-Lobos, Oscar Lorenzo Fernandes eta bere garaiko beste musikagile batzuk bezala, elementu brasildarrekin, are Brasilgo folklorearekin ere, adostu zuen musika klasikoa, baina brasildar musikaren bitxikeria edo exotismo hutsetara mugatu gabe betiere. Bere musikaren beste ezaugarrietako batzuk intimismoa eta lirismoa dira. Abestiak, pianorako piezak, kuartetoak, kontzertuak eta sinfoniak egin zituen.
- Guardati, Tommaso
- Guardi, Francesco
- guardia zibil
- guardia
- Guarneri
- Guarneri, Mozart Camargo
- Guatemala de la Asuncion
- Guatemala
- guatemalar
- guatxe
- Guayaquil