edo Guarnerius, Giuseppe Antonio. (del Gesu deitua). Italiar biolin egilea (Cremona, 1698 - 1744). Biolingile familia batean jaioa zen. Antonio Stradivariusen parekotzat jo ohi dira Guarneriren biolinak, mila inguru, eta oraindik ospe handia dute, duten soinu oparoagatik.