Guatemala de la Asuncion
edo Ciudad Guatemala. Guatemalako Errepublikako eta izen bereko departamentuko hiriburua. 1.500 metroko garaiera du, Erdiko mendikateko ordoki garaian. 1.300.000 biztanle (1983). Administrazio, merkataritza eta komunikabide hiria. Ekonomiari dagokionez Guatemalako garrantzizkoena da (kotoia eta tabakoa, garagardoa). Aireportua. Lurrikara eremu batean kokatua dago, eta 1917ko lurrikarak ia osoa suntsitu zuen hiria.
- Guardi, Francesco
- guardia zibil
- guardia
- Guarneri
- Guarneri, Mozart Camargo
- Guatemala de la Asuncion
- Guatemala
- guatemalar
- guatxe
- Guayaquil
- Guayas