guanakaste
(Náhuatl hizkuntzaz nacaztlé, «belarriak», fruitu honen itxuragatik). iz. Bot. Arrosaren ordena bereko eta mimosazeoen familiako zuhaitz erraldoia (Enterolobium cyclocarpum). Hostoska txikiz osaturiko hostoak ditu, eta gaua heltzen denean itxi egiten dira. Fruitua leka zapal biribilkatua da; hazia sugegorrien hozkadaren ondorioak sendatzeko erabiltzen da, eta zura etxegintzarako. Ameriketako erdiko lurralde beroetan hazten da eta tokian tokiko izena ematen zaio. Costa Ricako ikur-zuhaitza da.
- gualakate
- Guam
- guamo-arbola
- guanabano
- guanai
- guanakaste
- guanidina
- guanina
- guano
- guanosina
- Guantanamo