Gruppe 47
Lit. 1947an sortu zen idazle taldea. Estatu Batuek gerran preso hartutako idazle batzuek sortu zuten; alemaniar literaturaren ezaugarriak berreskuratzea zuen helburu nagusia. Naziek alemaniar hizkuntzari kalte egiten ziotela uste zuten eta horri aurre egiteko errealismoaren deskribapen arin eta hotzean oinarritutako estiloa proposatzen zuten, apainduraz beteriko estilo poetikoaren kontra. Idazle hauek Alemaniara itzuli zirenean Der Ruf taldea eratu zuten baina erradikala zelako salatu eta legez kanpo utzi zuten 1947an. Gruppe 47-ko idazle nagusiak Alfred Andersch eta Hans Werner Richter izan ziren. 1967an eman zuen taldeak bere azken hitzaldia.