Gras, Félix
Proventzako idazlea (Malemort, 1844 - Avignon, 1901). Mistralen adiskidea zen. Era askotako lanak egin zituen: Li carbounié (1876) hamabi kantuko epopeia da; Toloza (1882) poeman Monfort-eko Simonen eta Albitarren historia kontatu zuen; Lou roumancero provençal (1887) liburuan Proventzako ohiturak jaso zituen, eta Lo papalino (1891) obran Avignongo antzinako historiak.