Granvelle, Antoine Perrenot de
Espainiar kardinala eta Karlos V.aren eta Filipe II.aren ministroa (Besançon, 1517 - Madril, 1586). Karlos V.aren ministro baten semea zen. 23 urte zituela Arrasko artzapezpiku egin zuten. Mühlberg-eko borrokaren ondorengo negoziazioetan (1547), Passauko hitzarmenean (1552) eta Augsburgoko bakean (1555) parte hartu zuen. 1550ean kantziler izendatu zuten, 1599an Herbeheretan Parmako Margaritaren lehen ministro, 1560an Malinasko artzapezpiku eta hurrengo urtean kardinal. Herbeheretan hartu zituen neurriek harenganako gorrotoa sortu zuten, eta etsi egin behar izan zuen. Napoliko erregeorde izan ondoren (1571-1575), Madrila itzuli zen.
- Grant, Hugh
- Grant, Ulysses Simpson
- granuloma
- granulometria
- granulozito
- Granvelle, Antoine Perrenot de
- Grappelli, Stéphane
- Gras, Félix
- Grass, Günter
- Grasse
- Grasshoff, Fritz