Grant, Ulysses Simpson
Estatu Batuetako jenerala eta politikaria (Point Peasant, Ohio, 1822 - Mount MacGregor, New York, 1885). Estatu Batuetako 18. lehendakaria. Mexikoko gerran (1845-1848) parte hartu zuen, eta gero Banakuntzarako Gerran batasunaren aldekoekin gudukatu zuen. Belmont-eko garaipena eta Donelson eta Henry gotorlekuak (1862) eskuratu zituen. Vicksburg-en eta Mississippin garaile (1863) izan zen; Iparraldekoen buruzagitza hartu zuen; Richmond (1865) hartu eta Lee jeneralaren errendizioa Appamattox-en onartu zuen. Alderdi errepublikarraren izenean lehendakari hautatu zuten (1868, 1872), baina ez zen politikari ona izan, eta Hegoaldearen kontrako zapalkuntza (carpetbaggers) ez zuen gaitzetsi. Bere politikak alderdi barruan ere oposizioa sortu zuen, eta ez zen berriro hautatua izan.