Grant, Hugh
Britainiar antzezlea (Londres, 1960). James Ivory zuzendariaren Maurice (1987) du lehenbiziko film aipagarria: Veneziako Zinemaldiko Interpretazio Saria eman zioten, J. Wilbyrekin batera. G. Suárezen agindupean Haize aldera arraunean egin zuen 1988an, eta R. Polanskyrekin Behazun ezteiak 1992an. Mike Newellen Lau ezkontza eta hileta bat (1994) filmak egin zuen ezagun mundu osoan, eta sari ugari jaso zuen: Urrezko Globoa, Zesarra, Oscarretarako izendapenak… Sentiberatasun handiko pertsonaiak interpretatzen bereizi da, gehienetan paper atseginak eginez. Beste film batzuk: Gizon handia (1990), Azken trena Veneziara (1993), Mendixka batera igo eta mendi batetik jaitsi zen gizakume ingelesa (1994), Bederatzi hilabete (1995), Sense and Sensibility (1995), Notting Hill (1999), Bridget Joneren egunkaria (2000).