Granit, Ragnar Arthur
Suediar fisiologoa (Helsinki, 1900 - Stockholm, 1991). 1937-1940 bitartean Helsinkiko Unibertsitateko fisiologia irakasle izan zen, eta 1946-1967 bitartean, neurofisiologiako irakasle Karolinskako Institutuan. 1945etik 1967ra, Neurofisiologiako Nobel Insititutuko zuzendari izan zen. 1967an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Haldan Keffer Hartline eta George Waldekin batera, begi barnean gertatzen diren prozesu kimiko eta fisiologikoei buruz egindako aurkikuntzengatik.