Granados y Campiña, Enrique
Espainiar musikaria (Lleida, 1867 - itsasoan, 1916). F. Pedrell-ekin Bartzelonan ikasi ondoren, Parisen osatu zituen ikasketak Ch. de Bériot-ekin. Bartzelonako Kontserbatorioa sortu zuen. Operez gainera (María del Carmen, 1898; Picarol; Petrarca), Danzas españolas (1892) eta Goyescas (1911), Canciones amatorias eta Tonadillas idatzi zituen (1913). Bere artearen sorburutzat herriko musika hartu bazuen ere, fintasun berezia eskaintzen du haren harmoniak.
- Granadakoa, Frai Luis
- Granada
- granada
- Granada
- Granadako erreinua
- Granados y Campiña, Enrique
- Grand Canyon
- Grand Rapids
- Grande Covián, Francisco
- Grande, Félix
- Grandes, Almudena