grabatu 2
iz. Teknol. Zizel batez edo horren gisako tresna zorrotz batez metal, zur, harri edo bestelako gairen baten gainean irudiak egiteko antzea. || Metalezko xafla grabatu bateko irudiak edo arrastoak inprimatzeko teknika. v Alemanian sortu zen teknika hau XV. mende inguruan (urrea lantzen zuten artisauek asmatuta). Italiara ere artisau horiek zabaldu zuten, baina margolariek erabili zuten batez ere (Mantegna, Pollaiuolo) eta indar handia hartu zuen. XVI. mendean beste margolari batzuen lanak kopiatzeko hasi zen erabiltzen (Raimondik Rafaelen lanetatik egindako kopiak, etab.). XVII-XVIII. mende inguruan ziztatze edo puntukako teknika asmatu zen, eta pastel margoez hasi ziren grabatuak egiten. Lerrokako teknika alde batera gelditu zen, harik eta XX. mendean Villon frantsesa eta Gill eta Hayter ingelesak berriro erabiltzen hasi ziren arte. Arte modernoan lerrokako teknika ere erabilgarria dela frogatu zuten artista horiek.