Graal
edo Grial. Baso sakratua, ustez Jesusek azken afarian erabilia eta gurutzean haren zaurietako odola jasotzeko erabili zena. XII. eta XIII. mendeetan Robert de Boron eta Chrétien de Troyes-en eleberriek Mahai Biribil delakoa osatzen zuten zaldunek (Perceval, Lancelot eta Galaad) Graala nola bilatu zuten kontatzen dute.