Goyeneche Balanza, Francisco Xavier de
Nafar ekonomialaria eta idazlea, Juan de Goyenecheren semea (1679 - 1748). Titulu ugari izan zituen. Madrilen egin zituen giza zientzia eta matematika ikasketak. Ondoren Frantzian eta Italian ibili zen merkataritza teknikak ikasten. Indietako Kontseiluko diruzain izendatu zuten Europatik itzulitakoan (1707). Aitak hasi zituen negozioekin aurrera egiteaz gainera, Europako merkataritzaren berri eman zuen Espainiako erresuman. Comercio de Holanda… (1717, Holandako merkataritzaz edota…) Pierre Daniel Huet frantsesak Holandako merkataritzari buruz eginiko obra itzuli zuen gaztelaniara. Liburu honek zerikusi handia izan zuen XVIII. mendean Espainiako estatuan merkataritza konpainia handiak osatzeko aurkeztu ziren proiektuekin.
- goxoki 1
- goxoki 2
- goxotasun
- goxozale
- Goya y Lucientes, Francisco de
- Goyeneche Balanza, Francisco Xavier de
- Goyeneche Gaston, Juan de
- Goyeneche, Jean-Blaise
- Goyeneche, Roberto
- Goyetche, Leonce
- Goyheneche edo Goinheix, Bernard de