Gorki
(Antzina Nijni-Novgorod). Errusiako hiria, izen bereko eskualdeko hiriburua (74.800 km2; 3.671.000 biztanle). Volga eta Oka ibaien elkarguneko sartu-irten handiko portua da. 1.399.000 biztanle (1985). Mekanika, petrolioa, janari industria. Beirategiak. Zurak. Bertan jaioak dira Dobrolubov, Gorki, Melnikov. v Historia. Suzdal-Vladimirko printze batek 1221ean sortu zuen. Nijni-Novgorod Moskuko estatuari lotu zitzaion (1392), eta hango hiri nagusienetakoa izan zen. Novgorod-eko urteroko azokak 1817tik 1917a arte Errusiako salerosketagunerik garrantzizkoenak izan ziren. 1932an izena aldatu zitzaion Maksim Gorkiren omenez.