Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gorila

iz. Zool. Primateen ordenako eta ponjidoen familiako tximino mota. Oso handia da; 1,80 m inguru luze eta 200 kg izatera hel daiteke. Besoak hankak baino luzeagoak ditu eta sudurra motza eta zapala. Lepoa labur-gihartsua du, bularra sendoa eta besoak eta hankak oso trinkoak. Gorila emea 250-270 egun egoten da ernari eta ume bakarra egiten du ernaldiko. Bi gorila mota bereizten dira: ordokietako gorila (Gorilla gorilla gorilla), Gabongo, Ekuatore Gineako eta Kamerungo zelaietan bizi dena, eta mendietako gorila (Gorilla gorilla beringei). Honek ordokietakoak baino ile luzeagoa, beso laburragoak eta hanketako behatz handiak beste behatzetatik hurbilago ditu.