Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goņerri

edo Goņibar. Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). Mugak: iparraldean Ollaran eta Andia mendilerroak, ekialdean Ollaran, Oltza eta Etxauri, mendebalean Andia mendilerroa eta hegoaldean Gesalatz, Etxauri eta Jaitz. Garaiera, 775 m. 42,43 km2. 1999ko datuen arabera, 166 biztanle ditu (goņerritarrak, goņibartarrak). Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Aizpun (herriburua), Azantza, Goņi, Amunarritz eta Urdanotz. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia (garia, garagarra, patatak, bazkarako landareak; behi eta ardi azienda). Aipagarriak dira Aizpungo dorre-jauregia, eliza zaharra eta bertako Teodosio Goņiren bizitzari buruzko pinturak, eta Azantza eta Munarrizko etxe armarridunak.