Goñi Auzmendi, Miren Arantzazu
Gipuzkoar ikertzailea (Tolosa, 1925). Donostiako Merkataritza Eskolan peritu ikasketak egin zituen. J. M. Barandiaran Gipuzkoara itzuli ondoren Aranzadi elkarteko etnografia sailean aritu zen. Etniker-Gipuzkoa taldeko kide izan zen; talde horren esku zegoen kanpo ikerketa egitea, Barandiaranek prestaturiko galdeketa aurrera eramateko. 1991n Etniker-Gipuzkoako lehendakaritza hartu zuen bere gain. Eusko Ikaskuntzako antropologia eta etnografia saileko lehendakaria izan da 1993tik 1995 arte. Sail horretako koadernoaren idazketa batzordeko kide ere izan da. Askoren artean eginiko Atlas Etnográfico de Vasconia osatzen parte hartu zuen, beste zenbait lan argitara emateaz gainera.