González, Tinieblas
Arabar zinemagile eta idazlea (Laudio, 1972). Oso gazte hasi zen idazten –hamabi urte zituela idatzi zuen aurreneko poema–, inguruan zuen giro gogorrari ihes egiteko. Hamazazpi urterekin The Kaos punk taldea sortu zuen, eta une berean hasi zen ikus-entzunezkoarekin esperimentatzen. Beldurrezko filmen zatiak hartuta osatutako Tripas bideoa izan zen bere lehenengo lana alor horretan. 1997an egin zuen bere lehenengo film laburra, zuri-beltzean eta 35 mm-n: Por un infante difunto. Beste askoren artean, Canneseko Zinemaldiaren Kritikaren Astean film labur onenari emandako saria lortu zuen lan harekin. 1999an bere bigarren film laburra estreinatu zuen, The Raven, Allan Poeren ipuin batean oinarritua, Karra Elejalderekin lankidetzan idatzia eta ingelesez errodatua. Estatu Betuetako ekoiztetxe baten aginduz, hain gustuko duen Allan Poeri buruzko film luze bat zuzentzea da bere azken proiektuetakoa.