González, Julio
Espainiar eskultorea eta margolaria (Bartzelona, 1876 - Arcueil, 1942). Urregin familia batean jaio zen. Oso gazterik erdietsi zituen Chicagoko eta Bartzelonako urrezko dominak bere burdinazko lanengatik. Gero Parisen Picassoren taldean sartu zen, eta metal landuak erabiltzen hasi eta metalezko partikulen erabilera zabaldu zuen. Obra nagusiak dira: Montserrat (1937), Le Baiser (1930), Femmes se coiffant (1934), Hommes cactus (1940).