Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

González, Angel

Espainiar olerkaria (Oviedo, 1925 - Madril, 2008). Espainiako “Berrogeita hamar”eko belaunaldiko kidea. Gai sozialak, maitasuna eta barne ikuspegiak landu zituen bere olerkietan, tonu ironikoaz gehienetan. Harenak dira: Aspero mundo (1956, Mundu lakarra), Sin esperanza, con convencimiento (1961, Esperantzarik gabe, uste oso betean), Grado elemental (1962, Oinarrizko gradua), Tratado de urbanismo (1967, Hirigintzako eskuliburua). Bere olerkiak bildu zituen 1968an eta 1972an Palabra sobre palabra (Hitza hitzaren gainean) bilduma eman zuen argitara.