González San Martín, Miguel
Bizkaitar idazlea (Muskiz, 1953). UNED Bizkaia zentro elkartuan egiten du lan, idazkari gisa. Bereak dira El tranvía aéreo ipuin bilduma (1991), eta Hotel Ucrania (1996) eta Dos entradas para Wembley (1998) eleberriak. 2002an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Pobeñes (2001) ipuin bildumarekin.