Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

golde

iz. Lurra lantzeko lanabes horzduna. || Lur neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. v Teknol. Historiaren hasieratik nekazaritzako tresna garrantzitsuena da, eta lurra iraultzeko, ildoa irekitzeko, eta belar gaiztoak garbitzeko erabili ohi da. Laiaren antzekoa da, eta eginkizuna ere antzekoa du, baina goldea gizonak eskuz erabili ordez, aurretik animaliek (gaur egun traktoreek) tiraka eramaten dute. Erromatarren garaian burdinazko ahoa zuten golde arinak erabiltzen ziren. Berehala bi gurpileko goldeak Europa osoan zabaldu ziren. XVIII. mendean golde-hegala erantsi zitzaion tresnari (bi ahoei jira eginarazi eta lurra irauli ahal izateko). Handik aurrera pieza bakarreko altzairuzko golde hegalak eta hiru gurpileko goldeak egin ziren. Badira baita ere hiru disko edo aho, edo hiru baino gehiago dituzten goldeak, eta ahoak atzealdera etzanda dituztenak zulo sakonagoak egiteko. Gaur egun batez ere traktore bidez mugitzen dira goldeak.