Goizueta, Roberto
Estatubatuar enpresaburua, kubatarra jatorriz (Habana, 1932 - Atlanta, Georgia, 1997). Kuban jaio zen, baina bere familia euskalduna zen sortzez. Familiak azukre kanaberarekin loturiko negozioak zituen, baina pixkanaka negozioak zabaldu eta ekipo ondasunen eta eraikuntzaren alorrean lanean hasi ziren. Roberto Goizuetak Yaleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta graduatu bezain laster Coca-Cola enpresarentzat hasi zen lanean, 1954. urtean. 1960ko hamarraldiaren erdialdera alde egin zuen Kubatik, Coca-Cola enpresaren akzio gutxi batzuk beste ondasunik gabe, eta 1969an estatubatuar herritartasuna hartu zuen. 1981. urtean Robert Woodruffek Coca-Colaren zuzendaritza eskaini zion, eta horrela iritsi zen Estatu Batuetako hispano ahaltsuena izatera. Goizuetak garrantzi handiko apustua egin zuen freskagarri horri zaporea aldatzeko, eta Pepsi arerio handiaren antzeko freskagarri bat asmatu nahi izan zuen, baina huts egin zuen. Handik gutxira zuzendu zuen akatsa, dena dela, Coca-Cola Classic eta Coca-Cola Light freskagarriak merkatura atereaz.
- goiztiar
- goiztiri
- goiztu, goiz, goizten
- goiztxo
- Goizueta, Jose María
- Goizueta, Roberto
- Goizueta
- gokaizto
- gokaxo
- gol
- Gola, Hugo