Goikoetxea Orokieta, Ramon
(«Evangelista de Ibero» deitua). Nafarroako kaputxinoa (Etxauri, 1873 - Hijar, Teruel, 1909). Hondarribian eta Bilbon egin zituen teologia ikasketak. 1903-1906 bitartean kaputxinoen Lizarrako lehen apaizgaitegiko zuzendaria izan zen, eta bertan euskararen ikaskuntza bultzatu zuen Instaurare in Christo Euskerian esapideaz. 1906. urtean Iruñean zen eta Ami Vasco, euskal nazionalismoaren aldeko liburu ospetsua eman zuen argitara. Liberalen aurkakoa bazen ere ez zuen integrismoaren edo karlismoaren bidetik jo. Gipuzkoarra aldizkarian idatzi zuen. 1909. urtean Hijar (Teruel) hiriko komentu batera bidali zuten politika arrazoiengatik eta bertan hil zen.