Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goikoetxea Maiza, Juan

Gipuzkoar idazlea eta euskaltzaina (Zerain, 1913). Jesusen lagundiko elizgizona. Belgikan eta Burgosen egin zituenak ikasketak. Aldizkari askotan idatzi ditu artikuluak: Luberri, Gure mutilak, Jesus’en Biotzaren Deya, Euzko Gogoa, Egan, Euskera, Zeruko Argia eta Elkartasuna aldizkarietan, besteak beste. 1968. urtean Gamiz, Arabar euskal olerkaria izeneko lana argitaratu zuen Egan aldizkarian Juan Batista Gamiz arabar idazleari buruz. Orobat, Werner Watsonen historia itzuli du euskarara.