Goikoetxea Etxebarria, Sabino
(«Argos» deitua). Bizkaitar arkitektoa eta idazlea (Bilbo, 1829 - Bilbo, 1901). Ezagunagoa izan zen literatura lanengatik, arkitektura obrengatik baino: Ellos y nosotros (Lehen Karlistadari buruzkoa), Pasavolantes (1883), Otros pasavolantes (1889) eta Ultimos pasavolantes (1895, Bilboko gizartearen ohiturei buruzkoak). El Nervión Bilboko egunkaria sortu zuen. Bilboko burdinbide konpainiako zuzendaria izan zen.