Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Godofredo

edo Godefroy de Bouillon. (Baisy, 1061 - Jerusalem, 1100). Behe Lorrenako dukea (1082-1095) eta gudaria. Mosa eta Rhin inguruko zaldunak Lehen Gurutzadara eraman zituen. Jerusalem hartu ondoren (1099), errege hautatu zuten eta “Hilobi Santuko prokuradore” titulua hartu zuen.