Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gobio

iz. Zool. Gobidoen familiako hainbat arrainen izena, ur gazitan nahiz gezatan bizi dena. Gobio gobio delakoa ur gezatakoa da, karparen familiakoa, tamainaz txikia eta zerboaren antzekoa. Gorputzez luzexka da, buru sendo eta zapal samarrekoa. Goiko eta beheko ezpaina elkartzen diren gunean bi bizar moduko izaten ditu. Gaineko aldea gris arrea du; azpikoa zilar kolorea eta alboak berde ilunak. Ur garbia, hondoan harri asko duena izaten du gogoko. Harrak, intsektuak eta algak jaten ditu. Europako erdialdean eta hegoaldean, eta Asiako Txinaz mendebalerako lurraldeetan bizi da. Jateko ona da eta oso haragi gozoa du. v Gobio arrunta edo beltza (Gobius niger). 15 cm inguru luze eta kolorez grisa, beltza edo arrea da. Oskoldun txikiak, harrak eta beste animalia koskorrak jaten ditu. Ozeano Atlantikoaren ekialdean eta Mediterraneo itsasoan bizi da.