Godard, Jean-Luc
Frantses zinemagilea (Paris, 1930). Godard-en lehen filma, A bout de souffle (1959, Arnas estuka), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri zituelako. Klasizismoa eta erromantizismo indar handiko bat, ezkortasunez nahastua, izan ziren haren ezaugarri nagusiak aurreneko garaian. Ordukoak dira, orobat: Les carabiniers (1963), Une femme mariée (1964), Pierrot, le fou (1965). Bigarren garaian kezka politikoek eta kontakizunari buruzko gogoetek eragin bizia izan zuten haren filmetan: Masculin féminin (1966), Made in USA (1966), La chinoise (1967) eta Tout va bien (1972). Azken urteetakoak dira: Prénom: Carmen (1983), Je vous salue, Marie (1984, Agur Maria) eta Nouvelle vague (1990, Uhin berria). Egin dituen azken filmetan, hauek ditu aipagarrienak: Hélas pour moi (1993), For Ever Mozart (1996) eta Allemagne année 90 neuf zéro (1997).