Gobi
(Txineraz Sha-mo, “hareazko itsasoa”) Mongoliako hegoaldeko basamortua, Mongolia barnean dagoen Txinako partera ere hedatzen dena. Goi-ordokia da Gobiko basamortua, 800 eta 1.200 m arteko goratasunean baitago. Munduko basamortu handienetakoa da: 1.500 km inguru luze da eta 900 km zabal. Bero handia egiten du udan eta hotz handia neguan (-25°); haizeak zakar eta indartsu jotzen du. Basamortu hareatsua da eremu batzuetan eta harritsua beste zenbaitetan. Estepako landareak basamortuaren ertzetan edo haizearen babesean dauden sakonuneetan besterik ez dira hazten.