Goa (Goa, Daman eta Diu-ko lurraldeak)
Indiako mendebaleko eskualdea, antzina Portugalen jabetzakoa. 3.813 km2. 1.082.117 biztanle (1981). Hiriburua: Panaji (antzinako Panjim edo Nova Goa); 76.839 biztanle (1981). Burdina eta manganeso meategiak, ehungintza, arrantza. Itsasoko merkataritza da ekonomia jarduera nagusia: Marmagoako portuak meatze eta gai bizigarriak esportatzen ditu. v Historia. Goako eskualdea Albukerkek kolonizatu zuen 1510ean, eta ekialdeko koloniaren hiriburu izan zen. Xabierko San Frantziskok kristautu zuen 1542. urte inguruan. Indiak aspaldi eskatzen zuen beretzat eta 1962an bereganatu zuen. Velha Goa Goako antzinako hiriburuan, monumentu ederrak dira: Jesus Onaren katedrala, XVI. mendekoa, Xabierko San Frantziskoren hilobia.
- gnomon
- gnoseologia
- gnosis
- gnostizismo
- go
- Goa (Goa, Daman eta Diu-ko lurraldeak)
- goaia
- goait
- goaitatu, goaita, goaitatzen
- goaitatze
- goardatu, goarda, goardatzen