gnomon
iz. Astr. Antzinako astronomia tresna, Eguzkiaren azimuta eta garaiera neurtzeko erabiltzen zena. Goitik beherako ardatz batez eta etzanetarako plano edo zirkulu batez osatutako tresna da gnomona. Eguzki itzalak ardatzean hartzen duen norabidea eta luzera eta zirkuluan eratzen dena kontuan hartuta egiten da neurketa hori.