Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

go

iz. (Japonieraz, i-go, txineraz, wei-ch´i) Bi jokalarientzako jokoa, eta Japoniako mahai-joko ezagunena. v Go-a Indian edo Txinan sortu bide zen K.a. 2356. urte inguruan, eta Japoniara K.o. 500. urtean iritsi zen. 181 pieza (harri) beltz eta 180 pieza zuri edo go-ishi erabiliz jokatzen da, egurrezko ohol (goban) laukidun batean. Oholak 19 marra ditu goitik behera eta 19 eskuinetik ezkerrera, marrek elkarren arteko 361 gurutzagune dituztela. Jokalariek txandaka, harri bana jartzen dute gurutzaguneetan. Jokalariek ahalik eta eremu handienak hesitzen ahalegindu behar dute, gurutzagune hutsak kolore bereko harriz inguratuz, eta ahal dela etsaiaren harriak barruan hartu eta beretuz. Bere eremuen barruan harri gehien duenak irabazten du.