glukogeno
iz. Kim. Glukosaren polimeroa, gizonaren eta animalia batzuen gibelean eta gihar zeluletan sortzen eta biltzen dena. Glukosazko kateez osatuta dago glukogenoa. Glukosatik lortzen da glukogenesi bidez, eta gorputzak energia asko behar duenean azido laktiko bihurtzen da. Almidoiaren antz handia duen gaia da.