Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

glukosa

iz. Kim. Mahatsaren, almidoiaren eta abarren azukrea. v Kim. Karbohidratoen taldeko dextrosa, sukaldaritzako azukrea da glukosa (C6H12O6). Fruituetan eta eztian izaten da batez ere, eta goi mailako animalien gorputzeko azukrearen zati handiena osatzen du. Karbohidratoen hidrolisiz lortzen da. Zeluletako energia iturri nagusia da eta metabolismorako garrantzi handiko funtzioak betetzen ditu. Ardoa, gozokiak, eta beste zenbait elikagai egiteko, eta gazur fisiologikoa egiteko erabiltzen da.