gladiadore
iz. Antzinako Erromako zirkuan, beste gizon batekin edo animalia batekin (lehoiarekin bereziki) borrokatzen zena, bietako bat hiltzen zen arte gehienetan. Gerran preso hartuak, legeak zigortutako gaizkileak edo horretarako bereziki prestatutako esklaboak izaten ziren batez ere, baina baziren diru truk borrokan aritzen ziren gladiadoreak ere. Julio Zesar, Tito eta Trajano enperadoreen garaikoak dira gladiadore borroka ezagunenak. Konstantinok legez kanpo utzi zituen gladiadoreen borrokak.