Gjellerup, Karl
Danimarkako idazlea (Roholte, 1857 - Klotzsche, Dresdenen ondoan, 1919). Georg Brandes-en eragina nabarmena da bere lanetan, Idealista bat (1878), Danimarka Gaztea (1879) eta Antigonos (1880) eleberriak idatzi zituen, kristautasunaren kontrako jarrera azaltzen dutenak. Ondoren Turgeniev-en eraginpean Romulus eleberria (1883), Schiller-en eraginpean Brynhild antzertia (1884), eta Schopenhauer-en eraginpean Errota eleberria (1896) idatzi zituen; azken hau Gjellerup-en maisu lantzat hartu izan da. Budismoak erakarrita, Oparirako sua antzerkia (1903) eta Erromes kamanita eleberria (1904) idatzi zituen. Jainkoaren adiskideak (1916) eta Adar urreztatua (1917) eleberriek kristautasunerako hurbilpena adierazten dute. v 1917an, Pontoppidan-ekin batera, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
- gizontxo
- gizontze
- gizoste
- gizotso
- gizuren
- Gjellerup, Karl
- gladiadore
- Gladstone, William Ewart
- glagolitiko
- Glamorgan
- Glarus